miércoles, 8 de mayo de 2013

EUREKA, ZIENTZIA MUSEOA

EUREKA, ZIENTZIA MUSEOA

Apirilaren 30an, 5.mailakoak Donostian dagoen "Eureka" museora joan ginen. 
Zientzia museoa oso handia da eta goizean bi tailerretan parte hartu genuen: talde bat Giza gorputza (gizakitik atomora) tailerrean zegoen bitartean, beste taldea presio atmosferiko tailerrean egon zen eta gero alderantziz. Lehenengo tailerrean azalpen ugari eman zizkiguten eta gure galderak egiteko aukera izan genuen. Bigarren tailerrean, presio atmosferikoa, esperimentu bitxi eta harrigarri asko egin genituen. Dena oso interesantea izan zen!
Bazkaldu ondoren aukera izan genuen berriro museo barrura joateko.


GOSARI OSANSUTSUA


GOSARI OSASUNTSUA

Pasaden apirilaren 17an, 5. mailako ikaslek eskolan gosaldu genuen.
Eguna iritsi aurretik denon artean adostu genuen gure gosari osasuntsua antolatzeko ze gauza ekarri behar genituen eta nola nahi genuen egitea. Dena adostu genuenean bakoitzari jaki bat ekartzea tokatu zitzaigun eta gero egun bertan ardurak banatu genituen: zukua egitea, ogia zigortzea, gela antolatzea, fruta moztea, esnea berotzea, ontziak garbitzea... DENA PRIMERAN ATERA ZITZAIGUN! ZEIN GOSOA ZEGOEN DENA!







martes, 19 de marzo de 2013

GORPUTZEKO APARATUAK


KAIXO GUZTIOI,
GU 5.(B) MAILAKOAK HIRUHILEKO HONETAN POWER POINT BATZUK EGIN DITUGU GORPUTZEKO HAINBAT APARATUEN FUNTZIONAMENDUAREN AZALPENEKIN ETA ORGANOEN IZENEKIN.
LAN HAUEN AURKEZPENA BIDEOZ GRABATU GENITUEN.
EA ZUEN GUSTUKOAK DIREN!

lunes, 18 de febrero de 2013

GAI BERRIA

Oporretatik bueltatu ondoren aurreko gaia txukundu, testuak prestatu eta gure ikaskideei eta gurasoei aurkeztu diegu. Ondoren gai berria aukeratzeko adi-adi argudio pisutsuak eta konbentzitzeko estrategiak erabili ondoren 2. proiektua zein izango den adostu dugu, hain zuzen ere: GORPUTZA.

URPEKARIAK

URPEKARIAK GELAN
2012ko azaroaren 6an goizeko 10etan Asier eta Mikel urpekariak etorri ziren gure gelara (5.mailara) hitzaldi bat ematera.
Hasieran urpekari frantses baten bideoa ikusi genuen;hain zuzen, Jack Coustourena. Bideo horretako urpekaria oxigeno bonbonarik gabe 150mko sakoneran murgildu zen. Asko gustatu zitzaigun, uretan nola zebilen buzeatzen ikustea.
Frantziarrak 8 minutu, oxigeno gabe ur azpian mugituz eta munduko errekorra, ur azpian geldirik 12minutu oxigeno gabe egotea da.
Asierrek 7 minutu eta Mikelek 4 minutu oxigeno gabe egoteko gaitasuna dute.
Asierrek hauxe kontatu zigun: Antzina, grekoak ezer gabe joaten omen ziren urpeko arrantzara (30 m)eta orain tramankulu asko eramaten dituztela.  Gizakiak urpekaritza aspalditik ezagutzen du.
Badirudi sokaz lotutako harri batez uretan murgiltzen ziren eta igotzeko harria askatzen zuten, horrela gorantz joaten ziren, arnasa hartzeko.
Ur azpian urpekaritzarako segurtasuna beharrezkoa zela esan ziguten. Erabiltzen duten materiala hau da:bonbonak,txalekoa (bonbona eramateko tokia, puzteko eta haizea kentzeko mandoa), labana, betaurrekoak (lupa efektua egiten dute), neoprenoa(mota asko daude), hodia, hegatsak, linterna, kamera,altimetroa, iparrorratza, soka karretan lotuta eramaten dute, behar dutenean aingura edo zerbaiti lotzeko.
Uretan hotza pasatzen dute. Beraz neoprenoa eta material egokia eramatea (eskularru, galtzerdi, neoprenoa urtaroaren arabera desberdina) premiazkoa da.
Urpekarien arau nagusia, beti lagun batekin urperatzea da, inoiz ere ez,bakarrik, zeren eta soka edo sarearekin trabatzen bazara, oxigenoa falta bazaizu sorosteko egongo da.
Hegatsen artean hiru mota erakutsi zizkiguten:, txikia, handiagoa eta monoaleta (itsas lamiena bezalakoa).
Urpekariak non dauden adierazteko boia laranja bizia ur gainean izaten dute.
Marrazoak ez omen dira hain gaiztoak, filmetan gaizto lana egokitzen zaie baina benetan foka edo dortoka garelakoan hozka egiten digute.
Munduko marrazo zuririk handiena Mediterraneo itsasoan aurkitu omen zuten.
Arrisku handiena “zuri ezer ez zaizula gertatuko pentsatzea da”.
Oxigeno bonbonak gure eskolako 4. pisu osoko oxigenoa beste barruan darama, horrekin 2-3 ordu urpean egoteko aukera ematen digu. Bonbona horrek 14 kilo pisatzen du eta airea presioarekin 16 kilo.
Bonbona barruan 12 litro oxigeno sar daiteke.
Bonbonak aire gabe flotatu egiten du eta airearekin hondoratzen da.
Airean %78 Nitrogenoa, %20 Oxigenoa eta beste guztia beste elementu batzuk osatzen dute.
ARGAZKIAK  



jueves, 20 de diciembre de 2012

BIZAR BELTZ MALTZURRA




BIZAR BELTZ MALTZURRA

XV. mendean, bizi omen zen   16 urteko mutiko bat, Jak izenekoa. Jak pirata bat zen eta begi beltzak zituen eta bere ilea  urrearen kolore berdina zuen.  Bere  eskifaia pertsona hauetaz osatuta zegoen: Juan Andres de Iñurreta, Fernando, Poti loroa eta Wisi belatza.     
Baina bera ez zen pirata bakarra itsaso haietan, bazegoen  pirata gaizto bat, denek Bizar beltz deitzen ziotena.


Atlantikoko ozeanoan nabigatzen ari ginela hondoratutako galeoi baten urrea ateratzea erabaki genuen. Horretarako uretara bota ginen ni eta nire laguna Juan Andres. Lan erraza izan zen  eta berehala urrea hartu genuen.
Bizar beltz maltzurra, gure zain zegoela,  berehala ohartu zen uretatik zerbait atera genuela eta gure atzetik atera ziren.

 Estatu Batuetara heldu ginenean Bizar beltzen eskifaiak kanoikada batekin gure itsasontzia erdibitu zuten eta gure urrea hartu eta Japoniako kostalderantz abiatu zen.

Guk itsasontzia konpondu genuen eta bere atzetik atera ginen. Japoniako itsasertzera heldu  ginean omanite erraldoi batek Bizar beltzen itsasontzia eraso egin  zuen eta bertako 10 edo 15 pirata jan egin zituen.
Heldu ginenean Bizar beltz uretan zegoen  bere itsasontzia  omaniteak apurtu zuelako.
Nik soka bat bota nion. Bizar beltzek hartu zuen eta nik gorantz  tiraka hasi nintzen, baina soka apurtu egin zen Bizar beltz oso potoloa zelako eta bere pisuarekin soka apurtu egin zen.

Han gelditu zen betirako Bizar beltz pirata maltzurra eta nik nire altxorra eskuratu nuen.